Galderarik ohikoenak
Nola egin dezaket berri bat azalean agertzeko?
Nabarmenduak bezala markatutako berriek lehentasuna dute azalean argertzeko garaian. Nabarmenduak diren berriak azalean agertu daitezkeenak baina gehiago baldin badira, berri hauek argitarapen dataren arabera agertuko dira azalean.
Berri bat gehitu edo aldatzerakoan, Nabarmendua bezala markatu daiteke. Gomendagarria da hau desaktibatzea berri bat azalean agertzea beharrezkoa ez denean. Hau errazteko, nabarmendutako berrien zerrendara joan gaitezke berrien zerrendan aurkitzen den iragazkien atalaren bidez. Behin hor, behean agertzen den Ez nabarmendua bezala markatu ekintza hautatu daiteke.
Nola nabarmendu ditzazket irratsaioak?
Berrien antzera, irratsaioak ere nabarmendu daitezke. Nabarmendutako irratsaioak [irratsaioen orrialdean][irratsaioak] goian agertuko dira, beti ikusgai. Irratsaioak ere sortzerakoan edota eraldatzerakoan markatu daitezke Nabarmenduak bezala. Irratsaioen zerrendan ere bakarrik nabarmenduak daudenak filtratu ditzazkegu, gero Ez nabarmendua bezala markatu ekintzaren bidez bertatik kentzeko.
Nola gehitu agendan errepikatzen diren gertakariak?
Gertakari bat gehitzeko orduan gertakari horren errepikamenak zeintzuk diren aukeratu ditzazkegu. Errepikapen bezala data solteak sortu ditzazkegu edo erregela batzuk definitu ditzazkegu (bi astero behin asteartero, otsailero, etab.).
Nola txertatu ditzazket bideoak?
Testua onartzen duten eremu guztietan bideoak txertatu daitezke. iframe
elementu bezala datozten bideo hauek txertatzeko, editorean HTML Iturburua
sakatu behar dugu, kodea itsatsi eta berriz HTML Iturburua botoian sakatu.
Sortutako elementuan bi aldiz klikatuz gero, iframe
horren xehetasunak aldatu
ahal izango ditugu.